"Kurkuluxetan" orain dela hiru urte sortu zen elkartea da. Kultur elkarte honen partaideak hamar urteko ibilbidea daukate, ekintza guztiak "Zenbat gara" elkartean garatzen zirenean.
Gure proiektua Bizkaiko eta Euskal Herriko ume eta gazteei dago zuzenduta, kultura eta arte ezenikoen esparruan, gure hizkuntza, euskera, oinarri hartuta, pertsonen arteko komunikazio lantzeko. Gure eginkizuna Bilboko Kafe Antzokiarekin dago harremanatuta, egoitza eta bulegoak ditugu bertan.
Antzezlan guztiak gai hurbilak eta baloreak ( elkartasuna, berdintasuna, umiltasuna...) plazaratzen dituzte.
Talde honek orain dela hamar urte baino gehiago jaio zen eta antzezlanak Euskal Herriko 60 herri bisitatu dituzte.
Antzerkiaren bitartez hainbat helburu lortzen ditugu:
Klaseak Kafe Antzokian dira beste eskola batzuekin batera (Urretxindorra, Zurbaran, Artxandape, Bakio...)
Orain dela bost urte sortu zen musika eskola. Egoitza nagusia Kafe Antzokian dago eta eginkizun handia egiten dugu adimen pedagogikoak transmititzeko giro euskaldun batean. Eskaintza musikala: Gitarra klasikoa, baxua, guitarra elektrikoa, piano, zeharkako txirula, kantagintza eta perkusio brasildarra.
Apiriletik aurrera eta kurtsoa amaitu arte, antzerki eta musika topaketak antolatzen dituko Kafe Antzokian, adin guztietarako.




















